2016/05/12

Iada bidaia hau amaitzear dago eta oraindik ez dut nire lanari buruz ezer kontatu, beraz hemen doa dena.
Lebenshilfe enpresa handi bat da, zeinek alemania eta austria osoan zehar egoitzak eta eguneko zentroak dituen.
Ezgaitasun intelektuala eta fisikoarekin laan egiten dute.
Eguneko zentroak oso desberdinak dira, bakoitzak ezgaitasun maiala bakarra hartzen dute, horrela denek eramango dute erritmo berdina.
Viena, distritoka banaturik dago, baita enpresa hau ere. Distrito bakoitzean egoitza edo eguneko zentro bat dago, batzuetan biak batera niri suertatu zaidan egoitzan bezala.
Nire egoitzatik erdia beste eguneko zentro batzuetara joaten dira, eta bi pertsona etortzen dira beste egoitza edo beriaen etxeetatik.
Badago eguneko zentro bat musikala dena. Honek zer esan nahi du, hemengo taldeak antzerki moduko bat prestatzen duela eta gero hiri osoko egoitza eta eguneko zentroei gonbidapen bat egiten zaie, leku bakoitzetik talde txiki bat (2-5 pertsona bitartrkoa) joan dadin ikustera. Bertan taldeak aldatzen joaten dira bi edota hiru hilean behin, denek parte har dezaten. Gaur ikuskizun hori ikustera joan gara gure taldeko bik parte hartzen baitzuten. Ikaragarria izan da, gainera parte hartzaileak asko disfrutatzen dute eta ikusleak are gehiago.
Hona hemen argazki batzuk


Nire egoitzan bertan 55-80 urte bitarteko "bezeroak" ditugu, hemen hala deitzen baitzaie. Egoitzan 12 erabiltzaile daude, orokorrean enpresa honetan 1-2 erabiltzaile langileko izaten dira, etxetik irten gabe izanez gero, 3-4. Beti saiatzen dira denak haizea har dezaten, lorategian bada ere. Beti dago erosketaren bat egiteko etxerako, kafe bat bada ere. Ni hemen oso pozik nago eta haiek nirekin ere, hizkuntza dut txarrena ulertu gero eta gehiago egiten baitut baina hitz egitea ez zait hain erraza egiten. 

2016/03/09

Wien ezagutzen!





Oraindik ez ditugu praktikak hasi, beraz ezin dut esan nola doan eta alemaneko klaseko batzuetara joaten gara goizetan. 
Beraz arratsalde osoak Wien ezagutzeko erabiltzen ditugu: Alde Zaharretako kaleetatik galdu, museo eta horrelakoak bisitatu eta bertako janaria probatzeko. 
Heldu ginenean esan ziguten eraikinean espainiako jende pilo bat zegoela, baina badirudi Euskal Herriak Wien aukeratu duela praktikak egiteko hiri bezala 35 pertsonatik 30 euskaldunak baigara.
Praktikei buruz, komentatu didate lehenengo aldia dela ni noan enpresarekin lan egiten dutela, beraz, ez dakit nolakoa izan daitekeen...

2013/04/09

Kaixo Yaiza!!!!!!!
Ez dakit irakurri dezakezun mezu ha ala ez , baina , badaezpada bidaltzen dizut.
Bloggean sartu ezkero, zure gmail-a sartu eta nahi duzuna argitaratu dezakezu. argazkiren bat ere.

Konturatzen bazara DOKUMENTAZIOA ere daukazu hor .

ikusi, kuxkuxeatu eta esa..,
besarkada bat,
Yolanda

2013/03/19

kaixo Yaiza!!!!!!
Yolanda naiz . Iurretako BLOGEAN sartuta nago. Esan didate bidali dizutela gonbidapen bat blogean sartzeko. Onartu gonbidapena eta ikusiko duzu bete behar duzun dokumentazioa (joango gara ikusten apurka apurka ; ingelesez dago) : argazkiak eskegitzeko aukera ere badaukazu. Gehiago dakidanean idatziko dizut  ....
Ondo pasa eta ikasi asko,
Yolanda

2013/02/28

Blog honen helburua gure institututik atzerrira joango diren ikasleekin harreman estua izatea da. Orri nagusian  danok izango dugu aukera sarrerak egiteko. gero, familia bakoitzeko berariazko estekak izango ditugu eskura.